Apirilaren26an, asteartea, 19:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Burdinola Elkarteak, liburu aurkezpena antolatu duen elkarteak berak koordinatuta eta Arkeolan Fundazioak sustatuta, Angel Martinezek, Mertxe Urteagak, Jose Rodriguezek, Joseba Alonsok, Aitor Azpiazuk eta Jose Luis Ugartek, Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria ardatz hartuta, egindako lanaren emaitza da, Apirilaren 26an aurkeztuko den liburua.
Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriari buruz orain arte egindako lanik osatuena da. Lan nahiko aberatsa da, gai ugari jorratzen dituelako: historia, ondare arkeologikoa eta kulturala, toponimia, ahozko iturriak, dokumentazioa, mugarriak…. Eta emaitza, 500 orrialdetik gorako, argazkiz eta hainbat mapaz osatutako, liburu mardula.
Erakundearen balio historikoa nabarmendu nahi dute.