Telleriarten, apirilaren 28an, goizeko 9etan eta ez da beharrezkoa aldez aurretik txanda hartzea
Nekazaritzako ibilgailuek aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Telleriartera etorriko da apirilaren 28an, osteguna, goizeko 9etan.
Nekazaritzako ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea; nahikoa da Telleriartera joatea hilaren 28an, goizeko 9etan.
Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa originala eraman beharko dute eta dagokion tarifa ordaindu.
Gogoratu behar da nekazaritzako ibilgailuen azterketa tekniko egiteko unitate mugikorra Legazpin hilaren 28an bakarrik egongo dela, 9:00etan hasi eta eta Telleriartera gerturatzen diren nekazaritzako ibilgailuekin bukatu arte.