pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“La Verbena de la Paloma” Zarzuelak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloko denboraldia
13
Api
2022

“La Verbena de la Paloma” Zarzuelak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloko denboraldia

Apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxean

Apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxean.

                                                

“La verbena de la Paloma” edo “botikaria eta txulapak eta gaizki eutsitako jeloskortasuna” zarzuelatxoa da (ekitaldi bakarreko zarzuela). Sainete lirikoa; libretoa Ricardo de la Vegarena da eta musika Tomas Breton maisuarena. Madrilgo Apolo antzokian eskaini zen lehen aldiz 1894ko otsailaren 17an. Zarzueletan ohikoa zenez, azpi-izenburua zuen zarzuela honek ere: Botikaria eta txulapak eta gaizki eutsitako jeloskortasuna.

Izenburuak abuztuaren 15ean Madrilen ospatzen den berbena tradizionalari egiten dio aipamen, egun horretan ospatzen baita Paloma amabirjinaren prozesioa. Zarzuela hori madrildarrek gehien estimatzen duten eta maite duten zarzuela da, Madrilgo amabirjina peto-petoa baita Paloma. Joan den XIX. mendeko Madrilgo txulapoen erretratua da.

Hiru agerralditan banatzen den ekitaldi bakarrekoa da obra hau. Genero txikiko zarzuela da, gutxi irauten duena. Agerraldi bakoitzak dekoratu eta eszenifikatze desberdina du; lehenengoa motzagoa da eta bigarren eta hirugarrena luzeagoak. Aldiz, lehenengo bi agerralditan musika-saio asko daude eta hirugarrenean obra-bukaerakoa bakarrik. Obran pertsonai kutunak ageri dira, hala nola, txulapak, gauzaina, guardiak (piperminak), botikaria, tabernaria,…. Horiez gain, badira obran bestelako madrildar peto-petoak: On Hilarion eta On Sebastian bere laguna, tia Antonia,…. Pertsonai horiek denak XIX. mendeko Madril zaharreko pertsonai berezkoak ziren.

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.

Albiste guztiak