pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 2an famili herri bazkaria izango da eta herritar talde batek prestatuko du menua: Haragi paella
12
Api
2022

Maiatzaren 2an famili herri bazkaria izango da eta herritar talde batek prestatuko du menua: Haragi paella

Tiketak apirilaren 12tik 27ra egongo dira salgai

Tiketak apirilaren 12tik 27ra egongo dira salgai.

 

Maiatzaren 2an, astelehena, 14:30etan egingo da aurtengoan ere haur txikiak dituztenen famili bazkaria, jaiak famili giroan bizi asmoz.

Ohi bezala norberak eraman ahal izango du bazkaltzeko behar duena, baina aurtengoan herritar talde batak (Saniko koadrilari lekukoa hartuz) menua prestatuko du: Haragi paella.

Tiketak aurrez jarriko dira salgai 4€tan Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan, apirilaren 27ra arte. Edariak eta bazkal ondorengoak norberaren kontu.

Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko edukiontziak jarriko ditu bazkaltiarren eskura.

 

Eguna borobiltzeko, hona bazkal aurretik eta ondoren familia giroan gozatzeko izango diren ekitaldiak:

  • 11:00: Haur eta gaztetxoen Bola Txapelketa Danantzako Herri bolatokian, Danantzako Bola Elkartearen laguntzarekin. Izen ematea 10:00etatik 11:00etara.
  • 12:00: Xexenak eta poniak Euskal Herria plazan, gaztetxoentzat.
  • 13:00: Burruntzi erara prestaturiko arkume pintxo banaketa, Kale Nagusian, 2 €-ren truke. Banaketaz Legazpiko Gure Esku dago taldea arduratuko da.
  • 14:30: Haur eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarerekin Azokan).
  • 16:00: Ekain Txou Haur-familientzat, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Azokan)
  • 17:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, Ezpelur Dultzaineroekin

Ikusi kartela

 

Albiste guztiak