Maiztasun-banda horietan zerbitzu mugikorrak emateak gorabehera posibleak ekar ditzake LTDaren harreran, 4G eta 5G telefonia mugikorreko antenak instalatzearen ondorioz, lehenago telebista-zerbitzurako erabiltzen baitziren.
Sortutako gorabeherak konpontzeko kontratatu den enpresa LLEGA700 da.
LLEGA700 enpresak Udalari jakinarazi dionaren arabera, eragin horiek konpontzeko eta belaunaldi berriko telefonia mugikorreko oinarri-estazioen zerbitzuak (4G eta 5G 700 eta 800 MHz-ko maiztasun-bandetan) martxan jartzeak LTDari eragiten ez diola bermatzeko, LLEGA700 enpresak beharrezko esku-hartze teknikoak egiten ditu LTDaren erabiltzaileen harrrera-instalazioetan. Esku-hartze horiek doakoak dira antena berri bakoitza instalatu ondoren eragindako herritarrentzat.
Horretarako, agertutako gorabeherak konpondu ahal izateko, erabiltzaileari arreta emateko zentroko 900 833 999 doako telefonora deitu behar da.
Eta horri buruzko informazio guztia duen webgunea hau da: