pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Santikutz kalea eta Olaondon asfaltatze lanak
16
Mar
2015

Santikutz kalea eta Olaondon asfaltatze lanak

Martxoaren 23tik 25era

Datorren astelehenean, martxoak 23, eguraldia lagun, Santikutz kalea (6 zenbakidun ataritik egoitzako bidegurutzera) eta Olaondo zeharkalea asfaltatzeko lanak hasiko dira eta.
 
Lan horiek eragina izango dute trafikoan.
 
ZIRKULAZIOA:
23an eta 24an, Santikutz kalea ITXITA egongo da tarte horretan eta, −Patrizio Etxeberria eta Latxartegiko bizilagunen-tzako eta garajeetarako eta osasun-zentroko larrialdietarako bakarrik−, eremu horretara sartzeko eta bertatik irteteko honela jokatuko da:
SARRERA: Santikutz kalea 4ko aldapatik gora (Serenako aldapa).
IRTEERA: Patrizio Etxeberria kaletik, egungo kontrako noranzkoan.
 
LURRALDEBUS AUTOBUSAK:
Lanak iraun bitartean, hiru egunetan:
* Legazpi-Zumarraga-Bergara linea:
Patrizio Etxeberria (Ekei) kaleko geralekua Elizondora pasatuko da.
Eta Laubide eta San Ignazio auzoetako gera-lekuak Santikutz 24ra –Ogiberri- pasatuko da.
* Zumarraga-Legazpi-Oñati linea:
Bi lekutan geratuko da: Urola kalean −Ekonomato parean− eta Saturnino Telleria kalean –errotondan−.
 
Asfaltatze-lanek bi egun iraungo dute Santikutz kalean eta egun bat Olaondo zeharkalean.

Albiste guztiak