pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bellota Herramientas enpresak bere pentsio zaharrean zituen 3 apartamenturen erosketa sinatu da
01
Api
2022

Bellota Herramientas enpresak bere pentsio zaharrean zituen 3 apartamenturen erosketa sinatu da

Sinadura notarioaren aurrean egin da

2019. urtean zehar, Legazpiko Udalak hitzarmen bat sinatu zuen Bellota Herramientas SA enpresarekin. Hitzarmen horren arabera, Udalak Santikutz kaleko 26. zenbakian dagoen eta Bellota enpresaren pentsioa zen eraikinaren beheko solairua eta 1., 2., 3. eta 4. solairuak erosi zituen, 700.000 €-ren truke.

 

Eraikin horrek aurrerantzean Ezkurrenea izena izango du.

 

2022an, eraikineko igogailua birmoldatzeko obrak hasi dira eta lan horiek hastearekin batera, enpresak eraikinaren 5. solairuan kokatuta dauden bere jabetzako 3 apartamentu 85.000 eurotan saltzeko eskaintza egin dio Udalari.

 

Oso prezio onuragarria izateaz gain, higiezin horiek eskuratuta, Udalak ia eraikin osoa erosten du, eta horrek abantaila handiak dakartza etorkizunean Legazpin gizarte-zerbitzuak eskaintzeko orduan, baita erabakiak hartzeko eta higiezinaren ondarea kudeatzeko orduan ere.

Albiste guztiak