Legazpiko Udaleko Gizarte Ekintzako Zerbitzuak gizarte-arloan egindako lana aitortzeko sari bat sortzea erabaki du: “Gizarte Saria”.
Sari horren bidez, programa eta proiektu desberdinetan parte hartzeagatik, borondatez laguntza eskaintzeagatik eta Legazpiko gizarte-lan komunitarioan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak eta/edo erakundeak aitortu eta eskertu nahi dira.
Pertsona hauek jasoko dituzte lehen sariak:
- M Jesús Abanda
- Antonio Leza
- Manuel Fernandez
Sariak emateko ekitaldia:
- Apirilaren 1ean, ostirala
- 18:00etan
- Kultur Etxean
Legazpiar guztiak ekitaldian parte hartzera animatu nahi ditugu, saritutako pertsonak zoriontzeko.