Legazpiko Udalak HARLEKU zerbitzuaren erabilera bultzatu nahi du.
HARLEKU 11 leihatila elektroniko dituen armairu bat da, non Legazpiko saltoki eta baserritarrek bezeroei enkarguak eman ahal dizkieten merkataritza-ordutegitik kanpo.
Urbeltz pilotalekuaren ondoan dago eta egunean 24 orduz funtzionatzen du, urteko 365 egunetan.
Erabilera doakoa da, bai saltokientzat, bai bezeroentzat.
Martxoaren 7tik aurrera, zerbitzu hori duten saltokiek hori probatzeko aukera emango diete bezeroei:
- Dendak Harlekuko leihatila bat irekitzeko pasahitza bidaliko du bezeroaren mugikorrera. Leihatilean txartel bat aurkituko du.
- Txartel batzuek saria dute: 5 €-ko erosketa-baleak, txartel hori eman dion saltokian gastatzeko.
Gaur egun Legazpiko 13 saltokik eskaintzen dute zerbitzu hau:
-
10 denda:
- Aranzazu optika
- Attiko
- Eder lentzeria
- Itziar belardenda
- Mercería Núñez
- Oleta okindegia (Pili)
- Oskarbi optika
- Sustrai - Laubide kalea
- Sustrai - Nafarroa kalea
- Zuzen zerbitzu grafikoak
-
Azokako 3 baserritar:
- Berroeta baserria
- Makatza baserria
- Udana baserria
Kanpaina honen helburua da legazpiarrok zerbitzua ezagutzea eta behar duten guztietan eskatzea.