Rallysprint denboraldia igande honetan hasio da Lagun-Artea eskuderiak antolatzen duen Gabiria-Legazpi Rallysprintarekin. 58 talde inguru hartuko dute parte hain ezaguna den frogan.
Datorren igandean, martxoaren 6an, rallysprint denboraldi berri bat hasiko da Euskadin Gabiria-Legazpi rallysprintaren XXIV. edizioarekin.
Gabiriako Korta erretegitik abiatu eta Legazpira Motxorro gainetik iristen den 6.650 metroko tarte selektiboa pilotuen eta zaleen gustukoa da; izan ere, pilotuak ahalik eta gehien ikusteko irrikaz daude, pasabide bakoitzean kronoak hobetzen saiatzeko. Azken edizioetan ikusi dugunez, tartea asfaltatu egin denez, denborak asko hobetu dira; izan ere, errekorra 2021eko ediziotik; 4:01.779 da.
- GARAIPENA LORTZEKO ZIRRARA
Izena emandakoen zerrendari hasera ematen diona gaur eguneko Euskal Rallysprinten Txapelduna da, Iokin Agirre, Arantzazu Aranetarekin batera, BMW M3 batekin, eta bikote honi aurrea hartzeko irrikitan dauden pilotu sorta handi batekin lehian aritu beharko dute. Lehenengo begirada batean, hor izango dira, lehiaren buruan, Mattin Villares-Jon Zozaya bikotea, beti oso azkarra den Mitsubishi EVO IX batekin; Aitor Aristregui-Mikel Izko bikotea, beste Mitsubishi EVO IX batekin, iaz ere podiumean amaitu baitzuten; edota iaz txapeldun orde izan ziren Gurutz Agirretxe-Hodei Insausti, BMW M3arekin; edo Joseba Lasa eta Maitane Martiarena bikotea, hauek ere BMW M3arekin. Eta ezin ahaztu Gorka Idígoras-Nerea Campos bikotea, beren Renault Clio afinatuarekin, hauek ere ezustekoa eman eta Txapelagatik lehia egin baitezakete.
- ORDUTEGIA
Igandean, goizeko 9etatik aurrera, egiaztapen administratibo eta teknikoak egingo dira Legazpiko Udaletxeko plazan. Komisario teknikoek ibilgailuen segurtasun-neurriak eta pilotuen ekipazioa bat datozela araudiarekin egiaztatuko dute.
Proba bera 14:30ean hasiko da kronometratutako diren hiru lasterketetatik lehena jokatuz. Hurrengoak 16:20ean eta 18:10ean izango dira gutxi gorabehera, gerta daitezkeen gorabeheren arabera.
Sariak eta garaikurrak, gutxi gorabehera, 20: 00etan banatuko dira, Legazpiko Udaletxeko plazan.
- SEGURTASUNA
Beste behin ere, zaleei eskatu behar diegu leku seguruetan jar daitezela, inoiz ez, arriskutsuak diren lekuetan, antolatzaileek aurreko egunetan zinta gorrien bidez markatzen dituzten lekuetan. Leku arriskutsu horiek kurben irteera, balaztatzeak eta hartxintxarrak ateratzen diren lekuak izaten dira.
Eta oso garrantzitsua da, inoiz ez ibilbidera irtetea. Norbere burua edo parte-hartzaileak arriskuan jarri gabe zuhurtziazko distantziatik ikustea. Kasu egin behar zaie komisarioen aginduei, probaren garapena arina izan dadin. Gogoan izan sua egiteko debekua dagoela, eta bertaratutako jendeari eskatzen zaio ekarritako hondakinak bueltan eraman ditzala, mendia ez baita zabortegia.
Automobilismo-probetan ohikoak diren segurtasun-neurriei COVID-19ari dagozkionak gehitu behar dizkiegu, eta proba ikustera doazen pertsonei gogorarazi behar diegu kontu handiz ibiltzeko zentzu horretan. Bihurgune bakar batean ere pilaketarik ez egoteko bezain luzea da tarte bakoitza; ia 7 kilometro dira, beharrezkoak ez diren kontaktuak saihesteko aukerarekin.
- TRAFIKOA
Erabat debekatuta dago ibilbide osoan aparkatzea. Ormaiztegitik Gabiriara doan errepidea parking gunea izango da eta noranzko bakarreko bidea izango da, Gabiriarantz igoz.
Bikuña errotondatik Motxorrora doan bidea autoak zirkulatzeko eta aparkatzeko egokituko da.
Debekatuta dago industria-pabilioietara sartzeko ateetan aparkatzea.
Ikusi parte-hartzaileen zerrenda
www.fotomotor.es Webgunean, denborak online jarraitu ahal izango dira.