Joan den asteazkenean, martxoaren 2an, EUDELeko presidentea eta Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran, eta EUDELeko presidenteordea eta Irungoa lkatea, Jose Antonio Santano, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentearekin eta haren zuzendaritzako beste kide batzuekin bildu ziren.
Hauek dira KUTXABANKek hartu dituen konpromisoak:
- Aurrez aurreko arreta bermatzea: martxoaren 15etik aurrera, Kutxabankek bulegoetako lehengo arreta-ordutegia berreskuratuko du: 8:00etatik 14:00etara. Gainera, telefono bidezko arreta-zerbitzu bat du, 8:00etatik 22:00etara. Zerbitzu horretan, adinekoei ematen zaie lehentasuna, arreta pertsonala eskainiz eta itxaron beharrik gabe.
- Euskadiko udalerrietan lehendik zeuden banku-azpiegiturak mantentzea. Horrela, bulego eta kutxazainetarako sarbidea errazten da batetik, eta, bestetik, eskudirua ohiko moduan eskuratzea ahalbidetzen da.
- Gaitasun digitaletan prestakuntza eskaintzea, Kutxabank Fundazioen bidez eta, baita, EUDEL bidez, euskal udaletxeekin elkarlanean.
Konpromiso horien bidez, lehen urratsak ematen dira udal talde politiko guztiek adineko pertsonekin eta pertsona zaurgarriekin lagunkoiak izateko onartu duten Adierazpen Instituzionalean jasotako norabidean.