Inauterietako asteburuan, erre egin dituzte hondakinen edukiontziak, beste behin ere.
Oraingoan, hiru izan dira erreta agertu diren edukiontziak:
- Saturnino Telleria kalea 6an bat
- Beste bi Plazaola kalea 17an
Bigarren asteburua da edukiontziak ostiralean eta igandean erretzen direla, eta ez dirudi kasualitatea denik.
Gainera, igandean Plazaola kalean erretako edukiontziak etxebizitzen eta aparkatutako ibilgailuen ondoan zeuden, baina, antza denez, horrek ez die axola Legazpin jardutea erabaki dutenei.
Egoera larria dela ulertuta, Udalak Ertzaintzari eskatu dio Udaltzaingoarekin elkarlanean aritzeaz gain, Legazpiko zaintza areagotzeko.