Burdinola Elkartearen ekimenez, Kultur Etxeko Erakusketa aretoan ikusgai dagoen Mendian Gora erakusketaren osagarri, elkarte berak hitzaldia antolatu du martxoaren 3rako, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
“Tarteka mendizalea, tarteka eskalatzailea, tarteka dietista eta tarteka erizaina”.
Horrela definitzen du bere burua Xabi Mujika ordiziarrak.
Eta martxoaren 3ko hitzaldian, alpinismoa izango du mintzagai, baina alpinismoa gure eskualdean, Goierrin.