“Zeure burua maitatzen ikasi” izenburua du 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailer praktikoa eta doakoa. Tailerra datorren ostiralean, martxoaren 4an izango da, 17.00etatik 20.00etara Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian. Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena.
Euskaraz izango den tailer honetan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da, martxoaren 2ra arte.
Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta maitatzen ikastea.
Gazteen ahalduntze-prozesuan onarpen pertsonalak berebiziko garrantzia du; aurrera egin ahal izateko lehen pausoa norberaren burua ezagutu eta maitatzen ikastea da. Tailer honetan landuko dena hori izango da: nola egin dezakegun nork bere burua ezagutu eta onartzeko.
Tailerra TREBA Gazteak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.
Tailerra: “Zeure burua maitatzen ikasi”
Onarpen pertsonala, osasun integralerako abiapuntua.
Eguna: Martxoak 4, ostirala
Ordutegia: 17.00-20.00
Lekua: Legazpiko Kultur Etxeko areto nagusia
Formatua:Aurrez aurre eta doakoa
Hizkuntza: Euskaraz
Hartzaileak:18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak
Trebatzailea:Ainhoa Urretagoiena