11.163,01 eurokoa da erretako edukiontzien kostua
Joan den otsailaren 18an eta 20an zazpi edukiontzi erre ziren herrian:
- 5 edukiontzi Laubide auzoan
- 3 edukiontzi San Ignazio auzoan
Erretako edukiontzien kostua 11.163,01 eurokoa izan da, 4 sarraila elektroniko berri jartzearen eta garbiketa-lanen kostua barne. Kostu hori Legazpiko herritar guztiek ordaindu beharko dute.
Kostu horri ez zaio Laubiden erretako beira jasotzeko edukiontziaren kostua gehitu.