pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Otsailaren 25ean, ostirala, 17:30ean hasiko dira “ofizialki” Legazpiko Inauteriak
23
Ots
2022

Otsailaren 25ean, ostirala, 17:30ean hasiko dira “ofizialki” Legazpiko Inauteriak

Lintx eta Katamaloen etorrera izango da horren iragarle

Lintx eta Katamaloen etorrera izango da horren iragarle

 

Ofizial eta Inauteriak batera ezinak badira ere, eta inauteri girokoak ostegun gizen egunean eta ostiralean goizetik izango badira ere herrian, herritarren eta hainbat eragileren ekintzekin,

Lintx eta Katamaloak Udaletxeko balkoian agertzen direnean, hasiko dira Inauteri ospakizunak.

Lintx eta Katamaloen etorrera ekitaldia, Euskal Herria plazan izango da 17:30ean, eta Musika eskolako ikasleen eta bertan bildutako herritarren laguntzaz, honela gauzatuko da ekitaldia:

Arratsaldeko 17:30etan, Lintx katamotza eta katamaloak azalduko dira Udaletxeko balkoian. Musika Eskolako fanfarrearen laguntzaz lehen kopla kantatuko dugu (bi aldiz jarraian). Kantuak irauten duen bitartean Katamaloak Lintxekin balkoian arituko dira dantzan.

Kanta amaitzean zarata aterako dugu  eta izututa Lintx eta katamaloak alde egingo dute. (Zarata ateratzeko komeni da guztiok zerbait eramatea: txilibituak, karrakak, oihu egin,…txarangak ere lagunduko digu).

Berriz azalduko dira Katamaloak eta Lintx, eta aurreko jokaldia errepikatuko dugu guztiok (oraingoan ere musikari taldeak adieraziko digu noiz hasi kantuan.) Kantua amaitzean etxafleroa botako da eta zarata ateratzen hasiko gara, Litx eta katamaloak izutzeko.

Oraingoan alde egiten dutenean gure poza adierazteko bigarren kopla kantatuko dugu era horretan Legazpiko Inauteriei hasiera ofiziala emanez.

 

KOPLAK: Doinua:Axuri beltza

 

1) Lintx beldurtzeko deia.

 

Lintx gaizto eta sarraski-zale

katamaloekin dator

uju ta aja, ulu ta txistu

tira karrakari gogor (bis)

(Abestu ondoren zarata atera eta dantza musikariekin)

 

Litx eta katamaloak berriz azaltzean, berriz abestuko dugu aurreko kopla.

 

(Abestu ondoren txafleroa botako dugu)

Zarata atera eta dantza egin

 

2) Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:

 

Gure zaratei esker joan da

dantza eta sua lagun

uju ta aja, ulu ta txistu

festan ospatu dezagun (bis)

 

Ondoren Musika Eskolako musikariek saiotxoa eskainiko dute Euskal Herria plazan.

Albiste guztiak