pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Martxoak 6 igandean zuhaitz eguna ospatuko dugu Legazpin
22
Ots
2022

Martxoak 6 igandean zuhaitz eguna ospatuko dugu Legazpin

Hesi bizi bat landatuko dugu Arraseta mendian

Hesi bizi bat landatuko dugu Arraseta mendian

 

Azken bi urteetan, bertan behera gelditu ondoren, aurten,  Legazpiko zuhaitz eguna berreskuratuko dugu, aurreko 35 urteetako ohiturari eutsiz.

Formatua berrituko dugu, ordea, zuhaitzak landatu beharrean, zuhaixkak landatuko ditugu, hesi bizi bat osatuz Arraseta mendian, herri txabolaren inguruan.

Jarduera honen xedea,  gazteek gure ingurunea ezagutzea eta ezagutza horren bitartez bertan ditugun basoak maitatzen, errespetatzen eta zaintzen ikastea da .

Zuhaitz Eguna bezalako ekimenak beharrezkoak dira naturarekiko ezagutza eta maitasuna belaunaldietan zehar transmititzeko, gure herriko gazte zein helduei helarazteko.

Botanikan aditua den Joseba Garmendiak azalpenak emango ditu, biodibertsitate eta natur kontserbaziorako  hesi hauek berreskuratzea duen  garrantzia azalduz.

Hitz ordua, martxoak 6 igandean,  goizeko 9tan izango da. Udaletxe aurrean elkartuko gara, Euskal herria plazan eta oinez igoko gara Mantxola auzotik Arraseta mendiraino. Eguerdi ingururako jaitsiko gara berriz herrira.

 

Animatu parte hartzera!

Izen ematea beharrezkoa da ekintzan parte hartzeko, martxoak 4 baino lehen

 

Albiste guztiak