pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Asteartean hasiko dira Juanastegiko bidegorria egiteko lanak
20
Ots
2022

Asteartean hasiko dira Juanastegiko bidegorria egiteko lanak

Bizikletak igogailutik San Ignaziorantz zirkulatzea saihestu nahi da

Bizikletak igogailutik San Ignaziorantz zirkulatzea saihestu nahi da

 

Udalerriko lehen hiri-igogailua Juanastegi kalera iristen da. Igogailu hori udalerriko erdigunetik eta behealdetik abiatzen da, Latxartegi kaletik. Egiaztatu denez, igogailu hori hor dagoela aprobetxatuz, jende asko sartzen da bizikletarekin goiko kale horretara iristeko, eta handik udalerriaren goialdetik joaten dira, han ez dagoelako horrenbesteko aldaparik.

Juanastegi kalera iristerakoan, trafikoaren norabidea Itxaropen eta Domingo Agirreranzkoa da, eta, beraz, San Ignazio auzo aldera doazen bizikletak espaloitik joatera daude behartuta.

Aurreikusitako esku-hartzeak bi eremu hartzen ditu, guztira 45,00 m luzeran  eta 2,40 m zabaleran. Lehen eremua igogailuaren pasabidearen irteeratik -gaur egun lorategia dagoen lekutik-oinezkoen pasabideraino doa, eta bigarren eremua oinezkoen pasabidearen irteeratik San Ignazio auzoko 20. zenbakiko eraikinaren aurrealdera arte doa.

“ART. Eraikuntzak SL” enpresak egingo du obra, 48.339,10 €-ko aurrekontuarekin. Obra egiteko epea berriz, 3 astekoa izango da.

Ikusi bidegorriaren planoa

Albiste guztiak