pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Dagoeneko martxan daude berez garbitzen diren bi komunak
18
Ots
2022

Dagoeneko martxan daude berez garbitzen diren bi komunak

Erabilera-ordutegia 9:00etatik 21:00etara izango da

Erabilera-ordutegia 9:00etatik 21:00etara izango da

 

Udalak kalean bi komun instalatzea kontratatu du. komunak berez garbitzen dira eta leku hauetan jarri dira:

1.- Latxartegi parkean, parkearen eta Gizarte zentroaren terrazaren arteko bi mailak gainditzen dituen hormaren ondoan.

2.- Bikuña industrialdean, espaloian, Motxorroko bidegurutzerako norabidean, Olaberriko oinezkoen-tzako zubira iritsi aurretik.

 

Hauek dira komun horien ezaugarriak:

- Erabilera mistoko komun publikoak, kanpoko 2 pixatoki dituzte, eta desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak dira.

- Sistema automatizatua eserlekua, komunaren barrualdea, zorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko.

- Komuna segurtasun-sarraila bidez irekitzeko sistema.

- Atea kanpotik desblokeatzeko segurtasun-sistema, barruan norbait harrapatuta geratzen denerako.

- Sistema automatikoa, 15 minutu erabili ondoren atea irekitzeko. Alarma jo ondoren, komuneko atea automatikoki desblokeatzen da.

- Garbiketa-zikloaren programazio-sistema, ur-kontsumoa optimizatzeko parametro egokienak ezartzea ahalbidetzen duena (emaria, denborak, lurzorua garbitzeko maiztasuna).

- Led sistema, kanpoko argi-adierazleekin garbitasun-egoeraren berri emateko.

-  Kartelak eta piktogramak komunaren barruan eta kanpoan.

- Barruko akaberak: beirazko eta altzairu herdoilgaitzezko mosaikoa.

- Lurzorua: ez-irristagarria, beirazko mosaikoko akaberarekin.

- Kanpoko akaberak: berniz babeslea duen Corten altzairua.

 

 

 

 

Albiste guztiak