pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Legazpin izan dira!
18
Ots
2022

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Legazpin izan dira!

Habia kutxak oparitu dizkiete Haztegi ikastolari eta Domingo Agirre eskolari

Habia kutxak oparitu dizkiete Haztegi ikastolari eta Domingo Agirre eskolari

 

Udaleko Hezkuntza zerbitzuak bideratuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ostegunean, otsailaren 17an Legazpin izan dira Latxartegi aretoan, HH-3tik LH-4.mailara bitarteko haurrei azken lana aurkezten.

Lanaren oinarrian “Kuikui” ipuina dago, Miren Amurizak idatzi eta IRRIMARRAk ilustratua. Ipuinak honela dio: «Munduak txorien kantuak behar ditu, txorien koloreak, baita herrien hizkuntzak ere. Bioaniztasuna maite dugu bere zentzu guztietan eta gure txirrotxioa euskara da”.

Iaz zuhaitz bat oparitu zioten udalari, joan zaizkigunak gogoan izateko eta horrela udalak intxaurrondo bat landatu zuen Santikutz egoitzako belardian. Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek joan zaizkigunak gogoratzeaz gain, bizitzari egiten diote aldarri, bioaniztasunari, naturari eta hizkuntzei.

Horrela, herriz herri habia kutxak oparitzen ari dira euskalgintzan diharduten elkarteei. Legazpin Haztegi ikastolari eta Domingo Agirre eskolari oparitu dizkiete habia kutxak, egunerokotasunean euskarari habia goxo bat egiteagatik. “Asmoa da ikastetxeetan zintzilikatzea eta txori sentitzea”.

Ikusi Latxartegi aretoan ateratako hainbat argazki.

 

Albiste guztiak