pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Energiaren Nazioarteko Eguna
14
Ots
2022

Energiaren Nazioarteko Eguna

Urola Garaian energia-eredu eraginkor baterantz aurrera eginez

Eredu aldaketa bultzatu eta energia-kultura berri bat sustatzeko lanketari lotuta, Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek, UGGASArekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuaren babesarekin, “Urola Garaian kultura energetiko berri bat denon artean konektatzen” ekimena jarri dute abian.

 

Ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena departamentuak lurraldeko jasangarritasun energetikoa areagotzeko eskualdeekin duen hitzarmenaren baitan eta eskualdeak bultzatzen duen Energia Planaren baitan txertatzen da.

Urola Garaian jasangarritasun energetikoa eta efizientzia energetikoa sustatzeko tokiko eta eskualdeko lanak abian jarri eta sustatzeko, Ingurumen Departamentuak 50.000ko dirulaguntza hitzartuta dauka UGGASArekin. Jose Ignacio Asensio, Ingurumen diputatuaren esanetan lurraldearen jasangarritasun energetikorantz aurrera egiteko Gipuzkoako eskualde guztiek tokiko ekintza-planak gauzatzea da helburua. “Guztion lana da, Gipuzkoako gizartearen pobrezia energetikoa murriztu eta prebenitzeko, mendekotasun energetikoa txikiagoatzeko eta CO2 emisioen maila gero eta baxuagoak lortzeko estrategia komun bat sustatzea” azpimarratu du diputatuak. Azken finean, “Energiaren alde lan egiteak maila guztietako onurak dakarzkigu, sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak” gaineratu du Asensio foru diputatuak.

 

UGGASAko Lehendakaria den Jon Luquiren hitzetan “Ekimenaren aurkezpenak Energiaren Nazioarteko Egunarekin egiten du bat eta energiaren erabilera jasangarriaz kontzientzia hartzeko deia egiten du, gure egungo bizimoduari eusteko energia-eredu eraginkor baterantz jotzea funtsezkoa bait da”.

 

Energia kultura berrirako bidea hasi nahi duen ekimena, hortaz, 3 zutabeetan oinarrituko du UGGASAk: informazioa, sentsibilizazioa eta formakuntza.

Izan ere, bai UGGASAk eta baita eskualdeko lau udalek, “gaiaren inguruko hausnarketa aktiboa egitera bultzatu nahi dituzte herritarrak. Energia sortzeko eta kontsumitzeko moduaz hausnartzera eta aldaketaren beharraz konturatzera”.

 

1. Elkarlanean diharduten eragile ezberdinak ezagutzea, eta baita egiten duten lana ere. Europa mailan hartu diren konpromisoen, nahiz Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia edo eskualde mailan egiten diren lanketen eta ekimenen inguruko informazioa herritarren eskura jarriko da.

Ekimenak, kultura energetiko berrirako bidea pertsonaia baten eskutik egitea proposatuko du gainera. “Dir-dir” bonbilla berritsuak pausoz pauso gidatuko ditu herritarrak, behar duten informazioa eta behar dituzten baliabideak eskura izan ditzaten.

 

2. Sentsibilizazioarekin lotutako lanketa. Kontzientzia hartzea. Zein da gure jokaera? Zer ari gara egiten? Zein da gure energia kontsumoarekin uzten dugun eta utziko dugun aztarna? Mugitzeko modua, etxean kontsumitzen dugun energia mota, gailuen mantenua… Energia-sistemak trantsizio-prozesu bat hasi du energia sortzeko eta kontsumitzeko modu berri baterantz eta ekimenak gaiari buruzko interesa piztea bilatuko du.

 

3. Hobeto jarduteko bidea errazteko formakuntza jasotzea. Hala nola, Foru Aldunditik eskaintzen dituzten tailerrak, bideo tutorialak, gidak eta gainontzeko baliabideak nahiz eskualde mailan enpresa, ikastetxe edo elkarteentzat eskaintzen diren ikastaro pertsonalizatuak herritarren eskura jarriko dira.

“Energia-kultura berrirako bidean, herritarrak prozesuaren parte izatea eta eskualdearen baldintzetara egokitutako ikuspegi eta irtenbideak definitzea, giltzarriak izango direla” azaldu du Jon Luquik. Horregatik, herritarrekin energia gaietan hartu emana izateko bide egokiena diseinatzen ere badihardute udalek eta UGGASAk, beharrak ezagutu, ekarpenak jaso eta zalantzak argitzeko.

 

Informazio gehiago:

Energia jasangarria - UGGASA

Albiste guztiak