pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikasgelaren 2. aldiko txartelak eska daitezke
12
Ots
2022

Ikasgelaren 2. aldiko txartelak eska daitezke

Aste barruan ordubete luzatuko da ordutegia gaueko 21.00ak arte

Ikasgelako 2.aldiko txartelak jadanik eska daitezke. Ikasturte honetan 2 aldi finkatu ziren ikasgela erabiltzeko. Bata, urriaren 4tik otsailaren 4ra eta bestea, otsailaren 14tik uztailaren 1era arte.

Otsailaren 14tik aurrera, eskatzaileak adostasun-mezu bat jaso ondoren, Kultur Etxeko harreratik pasa beharko dira txartela jasotzera.

 

2.aldi honetan, aste barruan ordubete luzatuko da ordutegia gaueko 21.00ak arte eta asteburuetan ordutegia berdin mantenduko da. Beraz, astegunetan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara irekiko da eta asteburuetan, hau da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:00etara.

 

1.aldiko balorazioa

 

Urriaren 4tik otsailaren 4ra egindako eskaintza bat etorri da jaso dugun eskariarekin. 24 plaza eskaini dira eta 36 erabiltzaile izan ditugu, nahiz eta 39 eskaera bideratu diren.

 

Zerbitzua ia 100 egunetan erabili da eta jende gehien bildu diren egunetan 15 ikaspostu erabili dira. Beraz, Covid-eko neurriak tarteko, plaza gutxien eskaini diren uneetan (16 plaza) ez dira plaza guztiak bete.

 

Inkesten arabera, erabiltzaileek eskainitako zerbitzua ondo baloratu dute, 10etik 7,4 puntu emanez. Gehien baloratu direnak: wifia (8,73), txartel bidezko sarbidea (8,4), kokapena (7,93), iraupena (7,86), aste barruko ordutegia (7,26) eta zerbitzuaren inguruan eskainitako informazioa (7).

 

2.aldiko eskaerak

 

18 urtetik gorako pertsonak ikasgela zerbitzua erabili ahal izango dute, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak).

 

Hezkuntza zerbitzuak eskaerak Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoaren bidez egitera animatzen ditu ikasleak; horretarako KZgunean eskuratu dezakete B@kQ txartela.

 

Ikasturte honetan ikasgelako erabiltzaileak izan direnak eskaera orokorra baino ez dute bete beharrik izango. Ikasturte honetan ikasgela erabili ez dutenek berriz, eskaera orokorrarekin batera matrikula agiria ere aurkeztu beharko dute (Egoitza Elektronikoan – nire tramiteak - tramiteen katalogoa – ikasgelaren erabiltzaile egitea).

 

Ikasgelaren erabiltzaile egitea, prozedura fitxa

Albiste guztiak