Latxartegiko eta Juanastegiko igogailuak dira zerbitzuz kanpo egongo direnak
Latxartegiko eta Juanastegiko igogailuak zaintzeko sistemak urte batzuk ditu dagoeneko eta zaharkituta geratu da; beraz, Udalak zaintza-sistema hori berritzea erabaki du, erabiltzaileen segurtasuna indartzeko asmoz.
Zaintza-sistema Latxartegi eta Juanastegiko igogailuetan berrituko da, eta igogailuak zerbitzutik kanpo egongo dira beharrezko lanak egiten diren bitartean.
Hala, bi igogailuak zerbitzuz kanpo egongo diren egunak eta orduak honako hauek izango dira:
Latxartegiko igogailua:
- otsailaren 14an, astelehenean, 9:00etatik 18:00etara
Juanastegiko igogailua:
- otsailaren 15ean, asteartean, 9:00etatik 18:00etara
Zaintza-sistema berritzeko kostua 9.996,99 €-koa da eta Ingecom Sistemas enpresak egingo du.