Agenda 2030 Foroa: otsailaren 17an, 17:30ean, Kultur Etxean
2021 urtearen bukaeran Agenda 2030 Foroaren bi bilera egin genituen. Bi bilera horien helburua hauxe zen: nola inplikatu legazpiarrak herria garbi mantentzen.
Aurten jarraipena eman nahi diogu prozesu horri eta, horretarako, Foroaren beste saio bat antolatu dugu.
Egindako bilera horietatik sentsibilizazio-ekintzak egiteko 2 proposamen atera ziren.
Orain ekintza horiek zuekin zehaztu nahi ditugu, datozen hilabeteetan praktikan jarri ahal izateko.
Hori dela eta, Agenda 2030 Foroaren bilera berria antolatu dugu:
- Otsailak 17 (osteguna)
- 17:30-19:00
- Kultur Etxean
Zatoz datorren ostegunean eta lagundu kanpaina osatzen!