Legazpin gai horri buruz dauden ekimenak aztertuko dira
Hauxe da helburua: Legazpin gaur egun egiten ari diren ekintzei buruz gogoeta egitea eta, gainera, ekintzak indartzea eta berriak sortzea.
Gaia gero eta hedatuago dago herritar guztien artean, ez bakarrik adinekoen artean, baizik eta orokorrean, pertsona guztiei eragiten die.
Horretarako, Gizarte Foroak lehen saioa egin zuen joan den azaroaren 29an. Saio horretan Javier Yanguas-ek hitzaldi-eztabaida eskaini zuen bakardadea gaiari buruz.
Urtarrilaren 17ko bigarren saioan, gaur egun martxan dauden eta hainbat ikuspegitatik gauzatzen ari diren hiru proiektu desberdin azaldu ziren.
Hirugarren saioa egingo da:
- Otsailaren 14an (astelehena)
- 17:30etik 19:00etara
- Kultur Etxean
Datorren astelehenean, lan-dinamikaren bidez, egungo ekimenak aztertuko dira eta Legazpin gauzatzeko proiektu berriak planteatuko dira.
Beti bezala, oso beharrezkotzat jotzen dugu gaian interesa duten herritarrek parte hartzea. Horregatik, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Animatu eta zatoz bilerara!