pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Kursaal Eskura”-ren eskaintza berria
08
Mar
2015

“Kursaal Eskura”-ren eskaintza berria

Apirilean "Ballet Nacional de Marsella"

Otsailean jarri zen martxan “Kursaal eskura”egitasmoa Urola Garaian eta biztanleen aldetik oso harrera eta erantzun ona izan zuenez, Kursaalek apirilean beste ekitaldi baterako doako autobusa jarriko du eskualde honetako herritarren eskura. Funtzionamendua aurreko aldiko berdina izango da eta hemen dituzue xehetasunak eta bigarren eskaintza zein den.

 

“Kursaal Eskura” izena du Kursaal Eszena-ren eta Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalen elkarlanari esker sortu den egitasmoak. Proiektu berri honen helburua da Kursaal Eszenak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak interesa duten lagunen eskura jartzea, eta, hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskainiko diete. Autobusa aipatutako udalerrietatik aterako da, eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan, berriro itzuliko da herri horietara.

SARRERAK NOLA EROSI 

Interesa dutenek Kursaal Elkargunearen web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera:
http: //www.sarrerak.kursaal.org
AUTOBUSA NOLA ERRESERBATU
Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute honako zenbakietara deituz:
Ezkio-Itsaso:943 72 13 03 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Legazpi: 943 737 202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Urretxu: 943 03 80 88 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Zumarraga: 943 72 35 10 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 Autobusa honako tokietatik abiatuko da Kursaalera:
Legazpi:Saturnino Telleria errotondan (18:15)
Zumarraga: Elizkale (Correosen parean) (18:30) 
GAZTEAK ETA LANGABETUAK
“Ordu gaztea”
Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek 3 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Horretarako ezinbestekoa izango da sarrera erreserbatzea (autobuseko tokia bezalaxe), norberaren udalerriak horretarako prestatu duten telefono zenbakira deituz. 
 
BIGARREN PROPOSAMENA
 
Apirilak 20, astelehena
BALLET NACIONAL DE MARSELLA
Kursaal Auditorioa, 20:00
 
"Orfeo y Euridice"
C.W. Gluck, musika
F. Flamand, koreografia
 
Kantuaren eta dantzaren arteko elkarrizketa etengabea, Frantziako dantza-konpainia nagusietako batek ekarria. Frédéric Flamand da konpainiaren zuzendaria eta hiru pertsonaia dituen historia eder honen irakurketa pertsonala egiten du.
 
Doako autobuserako izena emateko epea:
 
APIRILAK 15 (momentu honetatik aurrera eman daiteke izena)
 

 

Albiste guztiak