pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2021ean 210.938 € erabili dira mikroenpresentzako diru-laguntzetan
07
Ots
2022

2021ean 210.938 € erabili dira mikroenpresentzako diru-laguntzetan

Udalak 169 saltoki, ostalaritza eta zerbitzu-enpresa txiki lagundu zituen krisiari aurre egiten

Udalak 169 saltoki, ostalaritza eta zerbitzu-enpresa txiki lagundu zituen krisiari aurre egiten.

 

Legazpiko enpresa txikiek ere sufritu dute pandemiaren ondorioz.

Egoera horretan, Legazpiko Udalak ahalegin berezia egin zuen 2021ean merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta mikroenpresei oro har laguntzeko.

 

Laguntzak honako programa hauen bidez antolatu ziren:

  • On Egin bonuak, ostalaritzako kontsumoa dinamizatzeko.
  • Ostalaritza eta turismo sektoreentzako laguntzak, jardueraren gastu finkoei aurre egin ahal izateko.
  • 3K bonuak, tokiko merkataritzan eta zerbitzuetan erosketak dinamizatzeko.
  • Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzekoeta tokiko merkataritza biziberritzeko laguntzak. Inbertsioak  egiten laguntzea zen helburua.
  • Euskadi Bono Dena:Udalak dirua jarri zuen Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren programan, Legazpiko saltokiek bonu gehiago izan zitzaten.

Guztira, Legazpiko Udalak 210.938 €-ko diru-laguntzak eman zituen, egindako 169 eskaerei erantzunez.

Horrez gain, kanpaina horiei dagozkien beste gastu batzuk ere kontabilizatu dira, hala nola erabilitako materialak (kartelak…) edo udal-langileen dedikazioa. Horrekin guztiarekin, Legazpiko Udalaren ekarpena 234.111 €-koa izan zen.

 

PROGRAMA

JARDUERA KOPURUA

UDALAK EMANDAKO DIRU-LAGUNTZA

(€)

BESTELAKO GASTUAK

(udal langileen dedikazioa, materiala…)

UDALAREN GASTUA GUZTIRA

(€)

ON EGIN BONUAK

18

18.000

6.497

24.497

TURISMO ETA OSTALARITZA

30

86.473

3.418

89.891

3K BONUAK

56

39.165

8.476

47.641

LEHIAKORTASUNA

41

50.000

3.631

53.631

EUSKADI BONO DENDA

24

17.300

1.151

18.451

 

169

210.938

23.173

234.111

 

 

Albiste guztiak