Kiroldegian 10 bizikleta eta Agirre Etxeberrin 8 bizikleta aparkatzeko lekua
2018an onartutako Hiri-mugikortasun jasanga-rrirako Planak Bizikleta-mugikortasuna izeneko atala jaso zuen. Atal horretan bizikletentzako aparkaleku babestuak instalatzea proposatu zen, neguko hilabeteetan ere bizikletaren erabilera sustatzeko.
Horregatik, Udalak estalitako bi espazio egokitu ditu bizikletak aparkatzeko, bata kiroldegian eta bestea Agirre Etxeberri parkean.
Inbertsioaren kostua 11.111,48 €-koa izan da. Horietatik 5.131,48 € “Parking Cartello, SL” enpresak hornitutako ekipamendua erosteko erabili dira, eta 5.980,00 € “Iñatel, SLU” enpresak egindako obra zibila ordaintzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusitik 5.131,48 €-ko diru-laguntza jaso dugu.