11.306.961,00 €-ko aurrekontua da, eta Gizarte Zerbitzuak dira gastu handieneko programa
2022rako udal aurrekontua abenduko osoko bilkuran onartu zen EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta Berdeak taldearen aurkako botoarekin.
Aurrekontua arloka bereizten badugu, aurten ere, Herritartasun arloaren garrantzia nabarmendu behar dugu, 5.115.356 €-ko aurrekontuarekin, hau da, aurrekontuaren % 45. Ondoren, Lurralde Arloa dago 3.794.7089 €-ko aurrekontua duena (aurrekontuaren % 34) eta, azkenik, Antolaketa Arloa 2.396.896 €-ko aurrekontuarekin (aurrekontuaren % 21).
Gizarte Zerbitzuarena da gastu handiena duen programa (2.315.291 €), aurrekontu osoaren % 20,5; ondoren datoz kirol zerbitzua 1.019.973 €-rekin (% 9,02) eta Bide Publikoetako obrak 716.151 €-ko aurrekontuarekin (% 6,33).