Otsailaren 7an hasiko dira saioak.
Ikasturte honetako gabonetako atsedenaldiaren ondoren Otsailaren 7an ekingo die berriz ere taldeak asteleheneroko saioei.
Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako, hain zuzen.
"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Otsailaren 7an hasi eta martxoaren amaierara arte, 8 astetan zehar, astelehenetan goizeko 11:15etatik 12:15etara elkartuko da taldea “Nahid, mi hermana afgana” Ana Tortajada idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.
Saioak gazteleraz izango dira.
Liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ), edo whatsappez ( 639 851 172) izen emateko aukera dago.