D sailean irabazlea Amaia Azpeitia legazpiarra izan zen
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako
IV. Gazteen Aurresku Txapelketan, 30 neska-mutil aritu ziren,
hiru sailetan banaturik.
Haien artean Sustraiak Dantza taldeko Amaia Azpeitia, Araitz Berasategi, Jon Alberdi, June Osinalde, Laia Arruabarrena, Maria Sánchez eta Naroa Sánchez
legazpiarrak aritu ziren.
Bi orduko ikuskizunaren ondoren,
- D saileko txapelketan
irabazlea Legazpiko Amaia Azpeitia izan zen,
bigarren eta hirugarren sailkatuak
Zizurkilgo Maddi Davila eta Amasa-Villabonako Aetz San Sebastian izan ziren. Sail honetan irabazlea Amaia Azpeitia izan zenez,
Irakaslearen saria Idoia Narbaiza legazpiarrak jaso zuen.
- B sailean aldiz, irabazlea Andoaingo Jurgi Errandonea izan zen,
Bigarrena Lezoko Enara Artola eta hirugarrena Irati Larrañaga Andoaindarra. Lehenengo legazpiarraren saria Jon Alberdik jaso zuen,
Eta Irakaslearen saria Lierni Kamiorentzat izan zen.
Amaieran A saileko Araitz Berasategi eta June Osinalde legazpiarrek
dantza-saio bikaina eskaini zuten.
Legazpiarrak bikain aritu ziren, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini
duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie.
Eskerrak ere, dantzari, irakasle eta gurasoei.