Kultur etxeko harreran jarri da
Pasa den urtean Hiri Antolamendu Plan Orokorraren (lursorua hiritar, hiritargarri eta hiritarrezin sailkatzen duen udal hirigintza tresna) berrikuskapen prozesua hasi zen.
Udaletxetik, Legazpiko herritarrak gure herriko hirigintza antolamenduaren oinarrizko baliabidea izatea nahi dugu, bere definizioan aktiboki parte hartuz etorkizuneko erronketara egokitzeko: energia-mugikortasun erronka; klima-ingurugiro erronka eta demografia-biztanleria erronka.
Horretarako, Legazpiar herritarrak egiten ari garen aurrerapenei buruz jakitun egotea beharrezkoa da.
Helburu horrekin, 2021ko azaroan www.legazpiplanorokorra.eus webgunea jarri genuen abian.
Ildo horretan lanean jarraitu dugu eta horregatik, momentu honetan, Kulturetxeko harreran pantaila interaktiboa jarriz, parte hartzeko beste tresna bat aurkezten dugu.
Pantaila honetan edonor sartu ahal izango da eta webgunean dagoen informazio bera kontsultatu ahal izango du. Egiten diren aurrerapenekin eguneratua izango den informazioa.
Pantaila interaktibotik jaso ahal izango den informazioa hurrengoa da: Aurkezpena, 2021ko irailean egin ziren parte hartze jardunaldietako informazioa, 2021ko urrian egindako diagnosia eta diagnosi horren planoak.
Pantaila interaktiboa, behar duen euskarria eta sistema informatikoaren kostua 5.832,20 eurokoa izan da.