Lehenengo saioan emozioei helduko zaie.
Iritsi dira Legazpira TREBA Gurasoak eta TREBA Gazteak programak, Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.
Gurasoen eta gazteen ahalduntzera bideratutako eskaintza pedagogikoa da, hainbat esparrutan trebatzeko, entrenatzeko.
Otsailean eta maiatzean gurasoentzako 3 hitzaldi eskainiko dira. Gazteentzako 2 tailer izango dira, bata otsailean eta bestea martxoan. Bi programen lehen saioan emozioak identifikatu eta kudeatzearen garrantzia landuko da.
- Treba Gurasoak
Haur eta nerabeen gurasoei zuzendua.
- Otsailaren 2an, asteazkena, Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Hizlaria: Leyre Cano, psikopedagogoa.
- Otsailaren 16an, asteazkena: Arauak eta mugak familian: nola ezarri modu asertiboan. Hizlaria: Leyre Cano, psikopedagogoa
- Maiatzaren 31n, asteartea: Komunikazio ez bortitza. Hizlaria: Nerea Mendizabal, psikopedagogoa.
Hitzaldi guztiak elebidun izango dira, 18.00etan Kultur Etxeko areto nagusian.
- Treba Gazteak
18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
- Otsailaren 11n, ostirala: Adimen emozionala: zer sentitzen dut?, Jone Zalduegik eskainia, Emoki.
- Martxoak 4an, ostirala: Auto-ezagutza: Zeure burua maitatzen ikasi, Ainhoa Urretagoienak eskainia.
Tailerrak euskaraz izango dira, Kultur Etxeko areto nagusian, 17:00etatik 20:00etara.
Treba Gurasoak egitaraua: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak hitzaldia
Treba Gazteak egitaraua: Adimen emozionala: zer sentitzen dut? Tailerra