pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Panel gehiago jarri dira, kartelak eta publizitatea jartzeko
31
Urt
2022

Panel gehiago jarri dira, kartelak eta publizitatea jartzeko

Paneletatik kanpo, paretetan itsatsitako kartelak, kendu egingo dira

Paneletatik kanpo, paretetan itsatsitako kartelak, kendu egingo dira

 

Udalerrian 13 gune daude, herritarrek beren kartelak eta informazio-oharrak modu ordenatuan jartzeko.

Horrela, gure udalerriko hormak eta fatxadak garbi egotea lortu nahi da, baina era berean, nolanahi ere, herritarrek askatasunez adierazteko espazioak bermatu eta sustatu nahi dira.

Adierazpen librerako gune horiek jartzeak bi helburu ditu:

  1. herritarrei espazio egokiak eskaintzea adierazpen librerako eta kartelak jartzeko.
  2. eraikinetako fatxadak garbi mantentzea, kartelik eta iragarkirik gabe.

Gune horietatik kanpo jarritako kartelak ugaritu direnez, Udalak gehien erabiltzen diren gunetan panel gehiago jartzea erabaki du:

 

1- Brinkola (Armuño elkartea)

2- Telleriarte

3- Bikuña kiroldegia

4- Futbolzelaia (parkearen ondoan) HANDITUA

5- Euskal Herria plaza HANDITUA

6- Kale Nagusia 6-8 (Paso-Txomin) HANDITUA

7- Kale Nagusia 15 (Eroski)

8- Nafarroa kalea (Euskaltegi) HANDITUA

9- Santikutz kalea (Latxartegiko pareta) HANDITUA

10- Haztegi ikastola (Latxartegi parkearen ondoan)

11- Juanastegira doan igogailua

12- Laubide (Sanchez denda) HANDITUA

13- Laubide (Maiatza taberna)

 

Hemendik aurrera, gune horietatik kanpo jartzen diren kartelak kendu egingo ditu bide-garbiketako zerbitzuak.

Jarri diren panelen kostua 789,89 eurokoa izan da

Albiste guztiak