pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpin, Emakumeen binakako 2022ko Master Laboral Kutxaren VI. edizioko finalerdietako bat
29
Urt
2022

Legazpin, Emakumeen binakako 2022ko Master Laboral Kutxaren VI. edizioko finalerdietako bat

84 pelotari arituko dira emakumeen txapelketarik parte-hartzaileenean

84 pelotari arituko dira emakumeen txapelketarik parte-hartzaileenean

 

Emakume Master Cup-ek urtean zehar emakumezkoen pilota txapeleta desberdinak antolatzen ditu espezialitate eta kategoria desberdinekoak.

Emakumeen binakako txapelketaren VI. edizioa bi kategoria nagusitan banatuko da, erabili beharreko materialaren arabera: pilota goxua eta pilota mistoa. Eta horien barruan, beste bi talde egongo dira: gazteen eta seniorren kategoriak pilota goxuan, eta sustapen eta eliteko kategoriak, pilota mistoan.

Ohikoa den bezala, bikote gehienek -30 bikote-pilota goxuarekin jardungo dute, eta 12 bikote pilota mistoarekin jokatuko dute. Horien buru izango dira Amaia Aldai –Plazandreak programako txapelduna eta lau t’erdiko txapelduna–, Olatz Arrizabalaga –iazko San Mateoko txapelduna eta lau t’erdiko txapeldunordea–, Leire Garai edo Miriam Arrillaga, urtero azaltzen diren etorkizuneko pilotariekin batera.

Txapelketak dagoeneko prestatuta du bere ibilbide-orria. Legazpin finalerdietako partida bat jokatuko da martxoaren 5ean, Urbeltz pilotalekuan.

 

Egungo osasun-egoerak hobetzea eta, emakumeen kirolaren alde eginez, Urbeltz pilotalekua jendez betetzea espero dugu.

Albiste guztiak