pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Larunbatean jokatuko da Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren IV edizioko lehen saioa
26
Urt
2022

Larunbatean jokatuko da Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren IV edizioko lehen saioa

Latxartegi aretoan izango da 16:30tan, eta Legazpiko zortzi dantzarik parte hartuko dute

Latxartegi aretoan izango da 16:30tan, eta Legazpiko zortzi dantzarik parte hartuko dute

 

Aurten ere Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketa jokatuko da herrian, datorren

larunbatean, urtarrilak 29, 16:30tan Latxartegi aretoan hain zuzen. Laugarren edizio hau

Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu du.

Datorren asteko txapelketa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen VI. Aurresku Ligaxkako lehen saioa izango da, 2014 eta 2017 urteen artean jaiotako 32 dantzarik hartuko dute parte,

tartean Sustraiak Dantza Taldeko zortzi dantzarik:

  • Amaia Azpeitia,
  • Araitz Berasategi,
  • Irune Azpeitia,
  • Jon Alberdi,
  • June Osinalde,
  • Laia Arruabarrena,
  • Maria Sánchez eta
  • Naroa Sánchez.

Dantzariak hiru sailetan banaturik arituko dira; A, B eta D sailetan, hain zuzen. A saileko

dantzariek ‘Ormatxulo’ eta ‘Agurra’ dantzatu beharko dituzte, B saileko dantzariek aldiz,

‘Hondarribi handia’ eta ‘Zortzikoa’. Azkenik, D saileko dantzariek ‘B’ eta ‘Aurkez aurke’, edo ‘Desafioa’ dantzatuko dituzte.

Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideez osaturik egongo da, eta dantzariei

doinua jartzeaz, Goiz Deia Txistulari Taldeko txistulariak arduratuko dira.

 

DANTZARIAK:

  • A sailean parte hartuko dute Legazpiko Araitz Berasategi eta June Osinaldek.
  • B sailari dagokionez, honako hauek hartuko dute parte: Jon Alberdi, Irune Azpeitia eta Maria Sanchez legazpiarrek. B sailean joango dira Irene Toledano (Elgoibar), Maialen Pizarro(Elgoibar), Uxue Cabrera (Elgoibar), Elaia Etxaniz (Elgoibar), Duna Santos (Elgoibar), IratiLarrañaga (Andoain), Jurgi Errandonea (Andoain), Laida Rabadan (Andoain), Danel Castillo(Pasai Donibane), Enara Artola (Lezo) eta Irene Arozena (Oiartzun) ere.
  • D saileanarituko dira Laia Arruabarrena, Amaia Azpeitia eta Naroa Sanchez dantzari legazpiarrak. Eurekin batera arituko dira Nahia Pikabea (Lezo), Naroa Aguado (Amasa-Villabona), Olaia Iraola (Zizurkil), Clara Larrañaga (Amasa-Villabona), Amaiur Tejeria (Zizurkil), Naiara Rodrigo (Amasa-Villabona), Izadi Urbano (Amasa-Villabona), MaddiDavila (Zizurkil), Aetz San Sebastian (Amasa-Villabona), Uxue Munduate (Anoeta), IratiArsuaga (Oiartzun), Maddi Iradi (Oiartzun), Ihintza Campiña (Lezo).

Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzeko baduzue hitzordua.

Ikusleentzako edukiera mugatua izango denez, sarrera txartelak eskuratu ahal izateko, doakoak, 15:30ean irekiko da Latxartegi Aretoko leihatila.

 

Aretoko ateak 16:15ean irekiko dira.

Albiste guztiak