Noiz ordaindu behar dira zergak eta tasak?
Legazpiko Udalak 2022ko ekitaldirako udal zergen egutegi fiskala onartu du.
Egutegi osoa udalaren webgunean dago argitaratuta (www.legazpi.eus), baina hona-koak dira zerga eta data garrantzitsuenak:
- Urteko aldizkotasuna duten zergak:
Ibilgailuak: otsailaren 1etik martxoaren 31ra.
OHZ (kontribuzioa): maiatzaren 15etik ekainaren 31ra.
- Seihilabetekoo aldizkotasuna duten zergak(1go ordainketa):
Zaborrak: urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra
- Hiruhilabetekoo aldizkotasuna duten zergak(1go ordainketa):
Azoka : urtarrilaren 1etik otsailarn 28ra.
Dagoeneko indarrean daude ibilgailuak kobratzeko 2022. urteko eta zaborren lehen seihilekoko kanpainak.
Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko epearen azken egunean zordunduko dira bankuetako kontuan: otsailaren 28an zaborrena eta martxoaren 31n ibilgailuena
Udalak ordainagiriak helbideratzera animatu nahi du, herritarrentzat erosoagoa dela uste duelako eta ezarritako aldiaren azken egunean ordaintzea abantaila delako