Udalak izen bat jarri nahi dio jarduera horri
Legazpiko Udalak urte asko daramatza herriko haurrei “Uztaileko haurren uda ikastaroa” eskaintzen eta izen horrekin zabaldu izan du beti jarduera hori.
Oraingoan, izen propioa jarri nahi dio udako eskaintza horri eta lehiaketa bat antolatu du herritarren proposamenak jasotzeko.
Izen irabazleak proposatuko duen herritarrak 50 €-ko erosketa-bonua eskuratuko du, herriko denda edo tabernetan erabiltzeko.
Proposamenak online jasoko dira beheko estekan sartu eta bertan eskatzen diren datuak betez.
Izenak proposatzeko azken eguna: otsailak 4.
Ikusi Ideia lehiaketaren oinarriak
Animatu eta bidali zure proposamenak (gehienez 3)