pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Doako esku-hartzeak, instalatutako 4G telefonia mugikorreko antena berrien eraginpean dauden LTD erabiltzaileentzako
20
Urt
2022

Doako esku-hartzeak, instalatutako 4G telefonia mugikorreko antena berrien eraginpean dauden LTD erabiltzaileentzako

4G telefono mugikorreko antenak instalatzearen ondorioz, Lurreko Telebista Digitala (LTD) jasotzean sortutako gorabeheren berri emateko epea urtarrilaren 31n amaituko da.

 

Sortutako gorabeherak konpontzeko kontratatu den enpresa LLEGA800 da, eta doan konponduko ditu.

LLEGA800 enpresak Udalari jakinarazi dionaren arabera, eragin horiek konpontzeko eta 4. belaunaldiko telefonia mugikorreko banda-estazioak (4G 800 MHz-ko bandan) martxan jartzeak LTDari eragiten ez diola bermatzeko, LLEGA800 enpresak beharrezko esku-hartze teknikoak egiten ditu LTDaren erabiltzaileen harrrera-instalazioetan. Esku-hartze horiek doakoak dira antena berri bakoitza instalatu ondoren eragindako herritarrentzat.

Eraginik jasan ez duten auzokide bakarrak Brinkolako bizilagunak dira, antena berrien seinalea ez baita hara iristen.

 

Beraz, agertutako gorabeherak konpondu ahal izateko, erabiltzaileari arreta emateko zentroko900 833 999 doako telefonora deitu behar da.

Urtarrilaren 31n amaituko da doako esku-hartzea eskatzeko epea.

Albiste guztiak