pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kirola elkarrekin IV edizioa prestatzen
03
Mar
2015

Kirola elkarrekin IV edizioa prestatzen

ATZEGI eta herriko kirol elkarteak

Martxoaren 15ean KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin.
Hau laugarren edizioa izango da eta espero dugu 10 elkarteetako  300 kirolari inguru elkartzea lau kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola,  mendia eta aurten pilota ere bai.
 
Jardunaldiaren izena KIROLA ELKARREKIN da. Alde batetik Euskadiko herri desberdinetako kirolariak kirol inguruan eguna partekatzeko asmoz elkartuko direlako. Eta bestetik  adimen urritasuna, urritasun fisikoa eta urritasun gabeko pertsonek konpartituko dutelako  jardunaldia.
 
Aurreko hiru urteetako arrakasta aintzat hartuta, ekimen hau urtero egitea erabaki dugu. Aurten ATZEGI, Izadi Zaleak, Legazpiko Igeriketa Taldea eta Ilintxa elkarteaz gain Pilota Eskolak ere parte hartuko du. 
 
Horrez gain beste zenbait herrialdeetatik etorriko diren elkarteak (Gorabide, Uribe Kosta, Gautena, Konporta, Berdin Berdinak eta Dordoka) eta boluntarioak  kontutan hartzen baditugu, espero dugu jardunaldia arrakastatsua izatea.
 
Eguneko egitaraua hau izango da:
 9:30ean  mendi martxa kiroldegitik Aztiri aldera abiatuko da.
10:00etan igeriketa eta futbol txapelketak hasiko dira.
10:30etan pilota txapelketa
13:30 inguruan Gizarte-zentrora joango gara eta bertan bazkaldu eta dantza egingo dugu.
 
Legazpiko Udalari, Kiroldegiari eta Gizarte-zentroari eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa hau antolatzeko eman diguten laguntzagatik. Modu berean Aztiria Erretegiari eta Mendi Bazterrak enpresari.
 
Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu igeriketa, futbol eta pilota taldeak animatzera joateko edota mendi ibilaldian parte hartzeko (horretarako Izadi Zaleak elkartean izena eman behar dute osteguna 12 baino lehen).
 

Albiste guztiak