Otsailaren 7a baino lehen itzuli behar dira, Kultur etxean
Hezkuntza Zerbitzutik gogorarazi dute Saturnino Telleria kalean dagoen ikasgelako txartela eskuratu zuten guztiek otsailaren 7a baino lehen itzuli behar dutela Kultur Etxeko Harreran. Ordutegia: 9.30-13.00/14.30-20.30
2021-2022 ikasturte honetako ikasgelaren lehen aldian 39 txartel egin dira. Udalaren helburua txartel guztiak jasotzea da, otsailaren 14tik uztailaren 1era luzatuko den bigarren aldirako programatzeko.
Eskaera berria otsailaren 10etik aurrera egin ahal izango da, udaletxean,
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez edo Udalaren web-orriko Egoitza Elektronikoan.