pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskal Jolasen festa antolatu du Udalak
03
Mar
2015

Euskal Jolasen festa antolatu du Udalak

martxoaren 7rako plazan

Martxoaren 5era arte eman ahal izango da izena, eta 4 urtetik LHko 4. mailara bitarteko haurrek beraien gurasoekin, aitona-amonekin edo zaintzailekin parte hartu ahal izango dute
 
Legazpiko Sorgintxulo Aisialdi Taldeak, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza sailek eskatuta, hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar. Datorren larunbatean, martxoaren 7an, esaterako, Euskal Jolasen Festa egingo du, arratsaldeko 17:00etan, Azokan, Hezkuntza batzordearen eskariari erantzuteko.
 
Hamargarren urtez, 4 urtetik LHko 4. mailara arteko haurrek eta beraien gurasoek, aitona-amonek, edo/eta zaintzaileek hainbat euskal jolas eta kantu berreskuratu eta ikasiko dituzte. Horrela, ordubete pasatxo igaroko dute jolasean eta, nola ez, aurrerantzean beraien artean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izango dute.
 
Martxoaren 5era bitartean eman ahal izango da izena, herriko ikastetxeetako idazkaritzetan; eta dagoeneko banatu dituzte izena emateko orriak eskoletan. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da helduren batek parte hartzea; hau da, ezingo da haurra bakarrik utzi, ez bada norbaiten ardurapean. 
 
Esan bezala, Sorgintxulok burututako ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitakoa da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza sailek antolatzen dutena. Azken jarduera pasa den asteburuan egin zuten: Txuri-Urdin izotz jauregira irteera. Hurrengo hilabetean, Pazko Asteko hiru eguneko irteera izango da (apirilaren 7tik 9ra bitartean), DHBko nerabeei zuzendutakoa eta dagoeneko prestatzen ari direna.
 
Sorgintxulok, bestalde, uztailean antolatuko duen kanpaldian izena emateko epea zabalduko du berandu baino lehen.

Albiste guztiak