Udalak Bizikidetza-ziurtagiria bidali die, 2 eta 12 urte beteko duten haurren familiei
2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan ikasi nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 17tik 28ra bitartean egongo da zabalik, eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da.
Hori dela eta, Legazpiko udalak 2urte beteta edo beteko dituen seme-alaben familiei eskutitz pertsonalizatua bidali die, herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa emanez.
Era berean, bai 2 urteko bai 12 urteko seme-alabak dituzten familiek zuzenean beraien etxeetan jasoko dute Udalak emandako Bizikidetza-ziurtagiria, eta hori beharrezkoa izango da erabakitzen duten ikastetxean izena emateko. Horren helburua da, herritarrei dokumentazio hori erraztea, udal-bulegoetara joan beharrik gabe.