Aterkiak eta erosketa-orgak utziko dizkiete bezeroei
ILINTI Merkatarien Elkarteak kanpaina berri bat jarriko du abian ostegun honetan, legazpiarrei tokiko merkataritzaren hurbiltasuna erakusteko asmoz.
Horretarako, ILINTIko saltokiek aterkiak eta erosketa-orgak utziko dizkiete bezeroei, behar dituztenean.
Erabili ondoren, utzi dituen saltokiari itzuliko zaizkio, beste pertsona batzuek erabil ditzaten.
Kanpaina hau ILINTIk eta Legazpiko Udalak elkarlanean antolatu dute.