Gehienezko edukiera %60koa izango da.
Abenduaren 28ko Lehendakariaren 51/2021 Dekretuan prebentzio-neurri espezifikoak adierazten dira osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
Horrela, beste batzuen artean eta 2022ko urtarrilaren 28a bitartean kultura instalazioen edukiera murriztu egin da eta gehienezko edukiera %60koa izango da.
Beraz, hona ekitaldietarako erabilgarri dauden espazioen edukiera berriak:
- KULTUR ETXEA:
Bilera gela: gehienez 10 lagun
Ikastaro gela: gehienez 18 lagun
Areto Nagusia: gehienez 48 lagun.
- LATXARTEGI ARETOA: gehienez 177 ikus-entzule.