Bi zatitan eskainiko da, urtarrilaren 12an eta 19an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Opera emanaldi batekin hasiko dugu urtea, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan,
eta Stefano Ranzanik zuzenduriko “Cavalleria Rusticana-Pagliacci”eskainiko dugu.
- Cavalleria Rusticana
Cavalleria Rusticanaekitaldi bakarreko melodrama da. Musika Pietro Mascagnirena da eta italieraz idatzitako libretoa Giovanni Targioni-Tozettiren eta Guido Merascirena, Giovanni Verga idazlearen eleberrian oinarrituta. Verismoko opera klasikotzat jo da eta Erromako Constanzi antzokian eman zen lehen aldiz 1890eko maiatzaren 17an.
- Pagliacci
Jatorrizko izenburua “Pagliacci” duen opera (euskaraz ‘pailazoak’) hitzaurrea eta bi ekitaldi dituen drama da. Italieraz idatzitako musika eta libretoa Ruggiero Leoncavallorena da eta artearen komediako antzerki-konpainia bateko senar jeloskorraren eta bere emaztearen arteko tragedia kontatzen du. Izena, sarritan, gaizki idatzita ageri da: I Pagliacci.
PERTSONAIAK
Cavalleria Rusticana
Santuzza (Paoletta Marrocu) |
Herriko neska gaztea |
Soprano |
Turiddu (José Cura) |
Soldadutzatik datorren herriko mutila / |
Tenorea |
Alfio (Cheyne Davidson) |
Mandazaina |
Baritono |
Lola (Liliana Nikiteanu) |
Alfioren emaztea |
Mezzo |
Mamma Lucia (Irène Friedli) |
Turidduren ama |
Kontralto |
Pagliacci
Canio (José Cura) |
Aktore ibiltarien konapainikao zuzendaria |
Tenore |
Nedda (Fiorenza Cedolins) |
Canioren emaztea, aktore lehena |
Soprano |
Silvio (Gabriel Bermúdez) |
Nekazaria, Neddaren maitalea |
Baritono |
Tonio (Carlo Guelfi) |
Konpainiako bujoia, konkorduna |
Baritono |
Beppe (Boiko Zvetanov) |
Konapiniako aktore |
Tenore |
Orchestra and Chorus of the Zurich Opera House
Zuz.: Stefano Ranzani.
Zurich Opera Housen grabatua 2009an.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.