pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2021eko egutegiko lehiaketan parte hartzeari buruzko datuak
05
Urt
2022

2021eko egutegiko lehiaketan parte hartzeari buruzko datuak

Hilero planteatutako asmakizunei 1.553 erantzun jaso ditugu guztira

Hilero planteatutako asmakizunei 1.553 erantzun jaso ditugu guztira

 

2021eko egutegirako aukeratutako gaia euskara izan zen, eta aurreko urteetako dinamikarekin jarraituz, euskararen inguruan asmakizunen bidez jolastea proposatu genuen, euskararekin zerikusia duten gai batzuk azaltzeko balio izan dutenak. Ahozko tradizio guztietan garrantzi handia dute asmakizunek eta, jakina, baita euskaran ere.

Proposamena, hileko lehiaketan parte hartu duten herritarrek ondo hartu dutela dirudi.

Hauek izan dira parte hartzearen datuak:

  • Urtarrila              : 154
  • Otsaila                : 181
  • Martxoa              : 131
  • Apirila                 : 178
  • Maiatza              : 193
  • Ekaina                : 108
  • Uztaila                : 161
  • Abuztua              : 73
  • Iraila                   : 95
  • Urria                   : 74
  • Azaroa               : 95
  • Abendua            : 110

Beraz, hilean batez beste 129 pertsonak hartu dute parte.

Eta hau da 2022rako aukeratutako gaia: hurbileko eta sasoiko frutak eta barazkiak. Izan ere, tokiko produktuak kontsumituz, gure baserritarren lanari balioa ematen diogu eta, aldi berean, jaio garen eta/edo bizi garen inguruneko nortasun soziokulturala indartzen dugu.

 

Osasungarri kontsumitu, bertako produktuak kontsumitu!

Albiste guztiak