9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, HAZ bulegoan
Urtarrilaren 18an sartuko da indarrean, Beasain eta Bergara arteko A-636 autobia erabiltzeagatik kanon bat kobratuko da. Urtarrilerako gutxi falta denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio-kanpaina bat jarriko du martxan. Kanpaina hori gipuzkoar guztiei dago zuzenduta eta, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu dauden eta teleordainketako gailurik ez duten biztanleei.
Kanpaina horren bidez zabalduko den informazioa aurrez aurre emango da:
- Egunak: Urtarrilaren 18, 21 eta 28an
- Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
- Non: Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Bertan, BIDEGIko bi pertsona egongo dira aurrez aurreko arreta hori emateko.
Egun horietan, bertan eskatu ahal izango da ABIATU gailua, edo zure ibilgailuaren matrikularen eta banku-txartelaren arteko lotura kudeatu ahal izango da, autobia erabiltzeagatiko kanona kobratzen hasi aurretik. BIDEGIk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.
ABIATU gailuari esker, % 25etik % 75era bitarteko deskontu progresiboak eskura daitezke, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 €-ko gastu-muga du Gipuzkoako autobideetan, eta 49,30 €-koa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1 autobidean. Bestalde, Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan erabil daiteke, baimendutako aparkalekuez gain.
BIDEGIk emandako informazio gehigarria