Abenduaren 28ko Lehendakariaren 51/2021 Dekretuan prebentzio-neurri espezifikoak adierazten dira osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
Horrela, beste batzuen artean eta 2022ko urtarrilaren 28a bitartean kirol instalazioei dagozkionak:
- Gehienezko edukiera %60koa izango da.
- Barruko instalazioetan kirol-jarduera, taldeko 10 pertsona arteko taldeetan egituratuko da.
- Aldagelen erabilera %50eko okupaziora mugatzen da.
- Dutxak banaka erabiliko dira edo pertsonen artean bi metroko distantzia gorde beharko da.
Hau horrela izanik, Legazpiko Udalak kirol instalazioetara sartzeko eta erabiltzeko berriro Aurretiko Hitzordua aktibatzea erabaki du. Erreserbak, soilik, abonatuek egin izango dituzte ondorengo esteka honetan: