Bihar abenduaren 29tik aurrera eta urtarrilaren 7a bitartean Bikuña kiroldegiko igerileku txikia jendearentzat itxita egongo da. Izan ere, sorosle zerbitzua prestatzen duen Athlon-Sintagmia enpresan arazoak dituzte langileekin COVID-19aren eraginez eta ezin dute zerbitzua prestatu.
Igerileku handia zabalik egongo da betiko ordutegian.
Barkatu eragozpenak.